lunes, 12 de diciembre de 2011

 
EGUNEROKOA

Praktiketan ginen bitartean email bitartez harremanetan jarri ginen egun bat adosteko moduloko lanari forma ematen hasteko.

2011/11/12

Egun honetan aularioan bildu ginen (itxia zegoenez, auzoko taberna batean egon ginen)eta iragarkiari forma ematen hasi ginen. Iragarkia diseinatzen hasi ginen (tokia, pertsonaiak, eszena printzipalak...). Honez gain, lan banaketa egin genuen lana aurreratzen joateko eta egutegia antolatu genuen, denboraz ondo ibiltzeko.

2011/11/30

Praktiketatik bueltan lanak forma hartu zuelarik, Arteko klasea aprobetxau genuen portafolioaren 3. puntua egiteko, non jostailuaren helburua, deskribapena, ezaugarriak, balore atxikiak eta zenei zuzendua dagoen azaldu behar genuen.

2011/12/06

Grabaketa jai egun batean egin genuen, Mikelen etxera joan ginen Zarautzera eta ia egun osoa behar izan genuen eszena guztiak ondo grabatuta geratzeko. Zenbait eszena egiteko haur bat behar genuenez, Mikelen iloba Anderrek lagundu gintuen.

2011/12/09

Grabaketaren eszenen muntaia egiteko, klaserik gabeko ostiral goiz bat erabili genuen eta honekin batera, sartu beharreko musikaren aukeraketa egin genuen.

2011/12/12

Musikaren asuntoarekin jarraituz, Ainhoak etxean teklatuarekin kanta batzuk grabatuta ekarri zituen eta Andreak honen edizioa egina ekarri zuen. Portafolioaren 4. puntuarekin hasi ginen, gidoi teknikoa egina zegoelarik, ordenagailura pasatzea besterik ez zen falta eta beste puntuak lantzen hasi ginen.

viernes, 2 de diciembre de 2011

Zein izan da IKT-n inguruan izan dugun esperientzia.

.  
    1.  Zein izan da IKT-n inguruan izan duzuen esperientzia orain arte?

Taldekideek izan dugun esprientzia desberdina izan da, bakoitzak bere eskola esperientzian gauza desberdinak burutu dituelako. Gure arteko desberdintasuna handia da, batzuk oso esperientzia gutxi izan dugu, eta orain hasi gara gutxinaka-gutxinaka programa desberdinak erabiltzen ikasten. Beste batzuk, berriz, ikastolan informatikako hezkuntza sakona jaso dugu, erraztasuna edukiz programak erabiltzean.

    2. Une honetan zer dakigu egiten tresna hauekin? Geletan zer erabiltzeko gai ikusten duzue zuen burua?

Une honetan hainbat tresna desberdin erabiltzeko gai ikusten dugu gure burua.

Adibidez, power point-arekin gai ezberdinen presentazio erakargarri eta ulergarriak egiteko, lanak egiterako garaian gure harteko harremanetan laguntzen duen Google Docs erabiltzeko, ikasgai honetan ikasi edo hobetu dugunez Blog bate egiteko, moduloko lanan lagunduko digun Movie Maker-a erabiltzeko eta beste hainbat programa erabiltzeko gai gara.

Gure ustez, geletan erabiltzeko aproposenak Power Point-a, Google Docs-a eta Blog-a izan daitezke. Lehenengoa klaseetan ematen diren gai ezberdinak azaltzeko edota haurrek beraiek azalpenak emateko erabili daiteke, Google Docs-a irakasle-ikasle harremana sendotzeko eta Blog-a haurren ekoizpenak gurasoei erakusteko, adibidez.

    3.   Zer behar genuke ikasi oraindik digital alorrean irakasle konpetenteak izateko?

Argi daukagu oraindik ere gauza asko ditugula ikasteko digital alorrean irakasle konpetenteak izateko. Tresna ohikoenak erabiltzen dakigun arren, askotan garrantzitsua da tresna berriak ezagutzea horrela berritzen joateko.

Gainera, kontuan izan behar dugu gu lanean hasi arte teknologiak aurrerapenak izan ditzakela. Beraz, guk ere honen garapenarekin batera joan beharko gara, etengabe ikasten.

Azkenik, gure ustez teknologiak ikasleen motibagarritasuna eta atentzioa handitzen duenez, garrantzitsua ikusten dugu hauek gelatan erabiltzezan, beti ere ikasleen beharrei erantzunez.






jueves, 6 de octubre de 2011

Arrastion blogeruak!    gozatu abesti honekin!

Beno ba gaurko idazkia IKT-an oinarrituta joango da. Azken egun hauetan IKT-ari buruz egon gara hausnartzen, nahiz eta era oso sakonean ez izan. Baina, zer esan dezakegu IKT-ari buruz? Lehenik eta behin pixka bat deskribatzea ongi etorriko litzaiguke. IKT-k informazioa, komunikazioa eta teknologia esan nahi du:
gozatu abesti honekin!
-          Informazioa: Gaur egun hezkuntza sisteman haurrak etengabe daude informazioa bilatzen baina uste baino arazo gehiago suertatzen dira esparru honen barruan, informazioa bilatzea erraza dirudien arren bere zailtasunak baititu. Interneten informazio gehiegi dago eta askotan ez dakigu bereizten informazio egokia desegokitik. Beraz ikasgai honetan sailkapen hori egiten ikastea espero dugu.

-          Komunikazioa: Zer esan komunikazioari buruz? Beno ba, argi dagoena da denbora askoan zehar gizakia bere artean komunikatzen egon dela etengabe, bai irudien bitartez edo beste modu batean. Gaur egun teknologiak sekulako aurrerakada izan du eta komunikatzeko era askotako tresnak sortu dira. Horien artean  telefono mugikorra edota ordenagailua, bai sare sozialak edota skype eta horrelako programak. Zein da arazo sare sozialen bidezko komunikazioan? Ba, kontratu bat sinatzen dugula pribatizazioaren inguruan baino ia inorrek ez duela kontratu hori irakurtzen. Ondorioz, askotan ez dakigu zenbaterainoko pribatutasuna edo askatasuna dugun sare sozial horietan.

-           Teknologia: Teknologia aurreratuz doa etengabe eta azken urteetan asko ari da nabaritzen hezkuntza sisteman.  Esan ohi da teknologiak arazo ugari ekartzen dituela baino esan beharra dugu ez gaudela guztiz ados horrekin. Teknologiaren erabilerak arazoak ekarri ditzake,  eta beraz hezkuntza sisteman teknologia mota bakoitza une egokian erabiltzea ezinbestekoa dela uste dugu.

Beno ba konklusio moduan, IKT-n ikastea espero duguna komentatu nahi dugu.Batez ere informazio egokia bilatzen ikastea, teknologia bakoitza ze unetan eta zertarako erabili behar den jakitea eta teknologiaren abantailak ahalik eta hobekien erabiltzen ikastea nahiko genuke.