.
1.
Zein
izan da IKT-n inguruan izan duzuen esperientzia orain arte?
Taldekideek
izan dugun esprientzia desberdina izan da, bakoitzak bere eskola esperientzian
gauza desberdinak burutu dituelako. Gure arteko desberdintasuna handia da,
batzuk oso esperientzia gutxi izan dugu, eta orain hasi gara
gutxinaka-gutxinaka programa desberdinak erabiltzen ikasten. Beste batzuk,
berriz, ikastolan informatikako hezkuntza sakona jaso dugu, erraztasuna edukiz
programak erabiltzean.
2. Une
honetan zer dakigu egiten tresna hauekin? Geletan zer erabiltzeko gai ikusten
duzue zuen burua?
Une
honetan hainbat tresna desberdin erabiltzeko gai ikusten dugu gure burua.
Adibidez,
power point-arekin gai ezberdinen presentazio erakargarri eta ulergarriak
egiteko, lanak egiterako garaian gure harteko harremanetan laguntzen duen
Google Docs erabiltzeko, ikasgai honetan ikasi edo hobetu dugunez Blog bate
egiteko, moduloko lanan lagunduko digun Movie Maker-a erabiltzeko eta beste
hainbat programa erabiltzeko gai gara.
Gure
ustez, geletan erabiltzeko aproposenak Power Point-a, Google Docs-a eta Blog-a
izan daitezke. Lehenengoa klaseetan ematen diren gai ezberdinak azaltzeko edota
haurrek beraiek azalpenak emateko erabili daiteke, Google Docs-a
irakasle-ikasle harremana sendotzeko eta Blog-a haurren ekoizpenak gurasoei
erakusteko, adibidez.
3.
Zer
behar genuke ikasi oraindik digital alorrean irakasle konpetenteak izateko?
Argi
daukagu oraindik ere gauza asko ditugula ikasteko digital alorrean irakasle
konpetenteak izateko. Tresna ohikoenak erabiltzen dakigun arren, askotan
garrantzitsua da tresna berriak ezagutzea horrela berritzen joateko.
Gainera, kontuan izan behar dugu gu
lanean hasi arte teknologiak aurrerapenak izan ditzakela. Beraz, guk ere honen
garapenarekin batera joan beharko gara, etengabe ikasten.
Azkenik, gure ustez teknologiak
ikasleen motibagarritasuna eta atentzioa handitzen duenez, garrantzitsua
ikusten dugu hauek gelatan erabiltzezan, beti ere ikasleen beharrei erantzunez.


No hay comentarios:
Publicar un comentario