EGUNEROKOA
Praktiketan ginen bitartean email bitartez harremanetan jarri ginen
egun bat adosteko moduloko lanari forma ematen hasteko.
2011/11/12
Egun honetan aularioan bildu ginen (itxia zegoenez, auzoko taberna
batean egon ginen)eta iragarkiari forma ematen hasi ginen. Iragarkia
diseinatzen hasi ginen (tokia, pertsonaiak, eszena printzipalak...).
Honez gain, lan banaketa egin genuen lana aurreratzen joateko eta
egutegia antolatu genuen, denboraz ondo ibiltzeko.
2011/11/30
Praktiketatik bueltan lanak forma hartu zuelarik, Arteko klasea
aprobetxau genuen portafolioaren 3. puntua egiteko, non jostailuaren
helburua, deskribapena, ezaugarriak, balore atxikiak eta zenei
zuzendua dagoen azaldu behar genuen.
2011/12/06
Grabaketa jai egun batean egin genuen, Mikelen etxera joan ginen
Zarautzera eta ia egun osoa behar izan genuen eszena guztiak ondo
grabatuta geratzeko. Zenbait eszena egiteko haur bat behar genuenez,
Mikelen iloba Anderrek lagundu gintuen.
2011/12/09
Grabaketaren eszenen muntaia egiteko, klaserik gabeko ostiral goiz
bat erabili genuen eta honekin batera, sartu beharreko musikaren
aukeraketa egin genuen.
2011/12/12
Musikaren asuntoarekin jarraituz, Ainhoak etxean teklatuarekin kanta
batzuk grabatuta ekarri zituen eta Andreak honen edizioa egina ekarri
zuen. Portafolioaren 4. puntuarekin hasi ginen, gidoi teknikoa egina
zegoelarik, ordenagailura pasatzea besterik ez zen falta eta beste
puntuak lantzen hasi ginen.

