lunes, 12 de diciembre de 2011

 
EGUNEROKOA

Praktiketan ginen bitartean email bitartez harremanetan jarri ginen egun bat adosteko moduloko lanari forma ematen hasteko.

2011/11/12

Egun honetan aularioan bildu ginen (itxia zegoenez, auzoko taberna batean egon ginen)eta iragarkiari forma ematen hasi ginen. Iragarkia diseinatzen hasi ginen (tokia, pertsonaiak, eszena printzipalak...). Honez gain, lan banaketa egin genuen lana aurreratzen joateko eta egutegia antolatu genuen, denboraz ondo ibiltzeko.

2011/11/30

Praktiketatik bueltan lanak forma hartu zuelarik, Arteko klasea aprobetxau genuen portafolioaren 3. puntua egiteko, non jostailuaren helburua, deskribapena, ezaugarriak, balore atxikiak eta zenei zuzendua dagoen azaldu behar genuen.

2011/12/06

Grabaketa jai egun batean egin genuen, Mikelen etxera joan ginen Zarautzera eta ia egun osoa behar izan genuen eszena guztiak ondo grabatuta geratzeko. Zenbait eszena egiteko haur bat behar genuenez, Mikelen iloba Anderrek lagundu gintuen.

2011/12/09

Grabaketaren eszenen muntaia egiteko, klaserik gabeko ostiral goiz bat erabili genuen eta honekin batera, sartu beharreko musikaren aukeraketa egin genuen.

2011/12/12

Musikaren asuntoarekin jarraituz, Ainhoak etxean teklatuarekin kanta batzuk grabatuta ekarri zituen eta Andreak honen edizioa egina ekarri zuen. Portafolioaren 4. puntuarekin hasi ginen, gidoi teknikoa egina zegoelarik, ordenagailura pasatzea besterik ez zen falta eta beste puntuak lantzen hasi ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario