Arrastion blogeruak! gozatu abesti honekin!
Beno ba gaurko idazkia IKT-an oinarrituta joango da. Azken egun hauetan IKT-ari buruz egon gara hausnartzen, nahiz eta era oso sakonean ez izan. Baina, zer esan dezakegu IKT-ari buruz? Lehenik eta behin pixka bat deskribatzea ongi etorriko litzaiguke. IKT-k informazioa, komunikazioa eta teknologia esan nahi du:
gozatu abesti honekin!
- Informazioa: Gaur egun hezkuntza sisteman haurrak etengabe daude informazioa bilatzen baina uste baino arazo gehiago suertatzen dira esparru honen barruan, informazioa bilatzea erraza dirudien arren bere zailtasunak baititu. Interneten informazio gehiegi dago eta askotan ez dakigu bereizten informazio egokia desegokitik. Beraz ikasgai honetan sailkapen hori egiten ikastea espero dugu.
- Komunikazioa: Zer esan komunikazioari buruz? Beno ba, argi dagoena da denbora askoan zehar gizakia bere artean komunikatzen egon dela etengabe, bai irudien bitartez edo beste modu batean. Gaur egun teknologiak sekulako aurrerakada izan du eta komunikatzeko era askotako tresnak sortu dira. Horien artean telefono mugikorra edota ordenagailua, bai sare sozialak edota skype eta horrelako programak. Zein da arazo sare sozialen bidezko komunikazioan? Ba, kontratu bat sinatzen dugula pribatizazioaren inguruan baino ia inorrek ez duela kontratu hori irakurtzen. Ondorioz, askotan ez dakigu zenbaterainoko pribatutasuna edo askatasuna dugun sare sozial horietan.
- Teknologia: Teknologia aurreratuz doa etengabe eta azken urteetan asko ari da nabaritzen hezkuntza sisteman. Esan ohi da teknologiak arazo ugari ekartzen dituela baino esan beharra dugu ez gaudela guztiz ados horrekin. Teknologiaren erabilerak arazoak ekarri ditzake, eta beraz hezkuntza sisteman teknologia mota bakoitza une egokian erabiltzea ezinbestekoa dela uste dugu.
Beno ba konklusio moduan, IKT-n ikastea espero duguna komentatu nahi dugu.Batez ere informazio egokia bilatzen ikastea, teknologia bakoitza ze unetan eta zertarako erabili behar den jakitea eta teknologiaren abantailak ahalik eta hobekien erabiltzen ikastea nahiko genuke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario